Iñorabidea

by ZTAH

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €1 EUR  or more

     

1.
05:15
2.
03:50
3.
4.
03:48
5.
6.
7.
8.
05:13
9.
03:56
10.
05:09
11.
12.
06:38

credits

released January 1, 2016

tags

license

all rights reserved

about

ZTAH Andorra

2010 urtean sortu zen ZTAH taldea Donibane Ziburuko Gaztetxean. Hastapen batean, Oier (Hats, Stakipop), Jon (Hats, Stakipop) eta Pilo (Glokom) kideen artean hasi zen proiektua. Ondoren Iñaki (Dementzia, e-Volv, PIBAllStar...) taldean sartu zen kantari gisa.
Erritmo bortitzak eta pisuak sakonduz, 2011 urtean gure lehen maketa atera ginuen.
Aurten IÑORABIDEA diskoa azaltzen dute.
Egurrraaaa !!!!!
... more

contact / help

Contact ZTAH

Streaming and
Download help

Track Name: Tren Tren
TREN TREN

Beti fiteago
gure itzalak beti segitzen ote gaitu
Beti lasterrago
nora goaz hain bizkor, hain zalu

Denboraren atzetik gabilela,
abiadura handia beharrezkoa dela
sinestarazi nahi...

Beti fiteago
gure itzalak beti segitzen ote gaitu
Beti lasterrago
nora goaz hain bizkor, hain zalu

baina zeren gibeletik gaudela
jakin gabe, denbora galtze ustela
bai dela !

Abiadura handiko bizirik ez
Abiadura handiko trenik ez

baina zeren gibeletik gaudela
jakin gabe, denbora galtze ustela
bai dela !

abiadura handiko bizirik ez
dugunarekin nahikoa dugu
abiadura handiko treinari ez
bizitzeko denbora behar dugu
Track Name: Inorabidea
IŇORABIDEA
Ikusten duzue,
dena antolatuta dago,
Bidea aitzinetik egina !
Orduan,
Iñoiz baino galduagoa,
IŇORABIDEA !

Eskemak apurtu,
Saihesbide guztiak bide
Nagusira joaten baitira !

Orduan,
Iñoiz baino galduagoa,
IŇORABIDEA !

Errebelde itxurak saltzen du gehien,
Irudi batek milaka hitz baino,
gehiago balio baitu
Hitzak mutu dituztela jakin arren,
itxurakeriaren gezurrean Bizitzen !
Errebelde itxurak saltzen du gehien,
Irudi batek milaka hitz baino,
gehiago balio baitu
Hitzak mutu dituztela jakin arren,
itxurakeriaren gezurrean Sinesten !
Track Name: Massey Fergusson
MASSEY FERGUSSON
Massey Fergusson (x4)
Erritmoz dantzatzen
bpm-ez itotzen ari naiz
bero ta izerdiz betea,
nere borondatea urtu da.

Burua pagoetan
Burua pagoetan

Denbora aitzina doa,
nere muskuluak gogortu dira
ilun ta dirdiratsu
gela itxi honetan itsutu naiz

Burua pagoetan
Burua pagoetan
Lanera joateko garaia da
Massey Ferguson-ek itxoiten nau

Labera noa despistatuta
Bazen garaia
Massey Ferguson
Nere zain
Zegoen

Doazela pikutara,
beti dantzatzeko gogoa dut,
Massey Ferguson eraman nazazu
Berriz gela ilun honetara.

Burua pagoetan
Burua pagoetan
harrabots bat, zer gertatzen da ?
Paretaren aurka atzartzen naiz ! atzartzen naiz !

Massey Fergusson
Track Name: Adrenalina
ADRENALINA

Autopista ziztu bizian
Treinaren teilatu gainean
Soka luze baten erdian
Amildegia zure pean

Arro bazterretik salto
Txoria bezain harro
Adrenalina duzuno
Zure eguna ederto

Adrenalinaren behar
Junkie bat bezala
Eguneroko dosiaren behar
Bizia galtzeko arriskua
Beharrezkoa duzun droga

Adrenalina
Beti zure
Atzetik nabila
Adrenalina
Beti zure
Atzetik
Nabila

Adrenalinaren behar
Junkie bat bezala
Beharrezkoa duzun droga

Adrenalina
Beti zure
Atzetik nabila
Adrenalina
Beti zure
Atzetik
Nabila

Adrenalinaren bila
Ezazu egin gibela
Segi aurrera bestela
Segur izango zarela

Adrenalinaren bila
Ezazu egin gibela
Bestela izango zarela
Bizirik gabe, hila
Track Name: Ilusioarekin Dantzan
ILUSIOAREKIN DANTZAN



Ilusioarekin dantzan

Piztu !

Irratia piztuta entzuten dut
ezker abertzaleen talde politikoa
legez kanporatua izan dela
ezin sinetsia, ulertezina!

demokraziaren izenean.
Harrigarria!!!
adigaitza!!!

Ilusioarekin dantzan

Berri gehiago izateko,
nire eguneroko kazeta erostera noa.
Bitxia, ez dut atzematen...
Nola? Ez da gehiago salgai!

Faxismo gordea
Demokraziaren gibelean.
Faxismo gordea
demokraziaren gibelean.

Ilusioarekin dantzan

Ilusioarekin Dantzan !
Dantzan !
Dantzan...
Track Name: Ehun Hamar Dollar
100-10 $

Beti diru
gehio behar
amaiera gabeko
gose handia
ehun hamar
dolar baino hobeto
jendea diru sartzea zuretzat
eta dena aitzaki dirua egiteko

posible bazinu
zure arima salduko
posible bazinu
familia salduko zenuke

hamar ehun dolar baino hobeto
hamar.

Gose beti gose

inguruan
ez duzu gehio inor
urrez inguratua
baina arras galdua
ehun hamar
dolar baino hobeto
baina zer egin bizi oso batean
gastatu ezingo duzun diruarekin

ehun hamar
dolar baino hobeto

baina ehun dolar
bizia baino hobeto ote da
Track Name: Zazpi Miliar Arrazoi
7 MILIAR ARRAZOI


Gutizia edo ezjakitea
Zein ote da arrazoia ?
Batak edo besteak
Ondorio bakarra dute.

Naturaren harrapaketak
Inguramenaren kutsatzeak
Gizakiaren hedapenak
Ondorio bakarra dute.

Gizakiaren
desagerpena

(errepika hutsa)

Diruaren goseak
Janen gaitu
Diruaren goseak
Janen gaitu

7 miliar arrazoi (errepika)

Zein ote da arrazoia ?
Gutizia edo ezjakitea
7 miliar arrazoi
7 miliar arrazoi !

7 miliar arrazoi (errepika)

7 miliar biztanle
7 miliar arrazoi
Track Name: Hamaika Bide
Hamaika bide ?

Ilun, dena ilun

Ideia
beltzenek
zure burmuina
bete dute

Beldurra ezin
menperatuz
Azken pausua
egiteko beldur
Atzean duzu dena
Aurrean hutsunea

Dena ilun
nora joan jakin gabe
zein da
segitu behar duzun bidea

Beldurra ezin
menperatuz
Azken pausua
egiteko beldur
Atzean duzu dena
Aurrean hutsunea

Dena ilun
nora joan jakin gabe
zein da
segitu behar duzun bidea

Salto egin duzu
amaiera gabeko jauskera
honela pentsatu ote
zenuen zure bidearen bukaera !
Track Name: Geroa Sortu
GEROA SORTU

Geroa sortu,
Etorkizuna zure esku dago
Ideiak bultzatu,
Etorkizuna gure esku dago

Onak ala txarrak,
Erabaki guztiak dituzte ondorioak
Onak ala txarrak,
Ekintza guztiak dituzte ondorenak

Geroa sortu,
Ideiak bultzatu

Orduan zer egin
Itsu ta elkor egon,
Edo zure gogoeten
Gudari leial izan

Orduan zer egin
Besteen menpe egon,
Edo zure hautuen
Jabe askea izan

Geroa sortu,
Ideiak bultzatu
Track Name: 20 Urte
20 urte

Sortu berria eta burasoen behar,
Besarkada lasaitzaileak,
Askari gozo asetzaileak.
Haur denboran bizitzen ikasi behar.
Egunez egun handitzen
Egunez egun handitzen
Egunez egun handitzen

20 urte !
askatasun egarria,
hautuen jabe izateko parada.
Nahi dena egiteko aukera,

20 urte !
20 urte !
Gazte eta libre !
20 urte !

20 urte !
askatasun egarria,
hautuen jabe izateko parada.
Nahi dena egiteko aukera
Track Name: Txanogorritxuren Patua
TXANOGORRITXUREN PATUA





Arnas estuka doa,
kalezulo batetik bestera.
Atzetik begira, dena itzal,
aurrera berriz, dena beltz

Zein izango da bere patua
Eraso matxisten biktima ?
hurrengo zenbaki Mutua ?

Atzean utzi nahiko luke,
piztitzar honen jipoi bakoitza
Ta batez ere, ondotik
zetorkion igurtzia... zikina !

Zein izango da bere patua
Eraso matxisten biktima ?
hurrengo zenbaki Mutua ?

Txanogorritxu bezala , otsoarengandik ihesi
Txerri koldarren herrian, ez dio inork aterik ireki

Orduan oroitzen da, bere poltsaren zama,
Burdinazko tresnaren zergatia
Bera izan daiteke orain ehiztaria

Berak badaki orain, zein den bere patua...
Track Name: 43769
43 769

Mendia, itsasoa
ta eguraldi goxoa
Gure Euskal Herria
Erakargarria da

Dirua egiteko parada
susmatu duzu...
eraiki espekulatu !

Bertako jende inozentea
hobekio lokartzeko
diruaren gosea
beti hortikan dago

Zuhurkeriak ez du mugarik
eraiki, espekulatu,
Euskal gazteria urrundu
horra zure irtenbidea…

Hainbeste hutsune
izateko
zerbait huts egin
ote dugu ?
Dirua egiteko parada
susmatu duzu...
eraiki espekulatu !
Jokoan sartzeko gogoa
diruarekin etorkizun hobea
baina zein herri utzi nahi
ondoko belaunaldiei

Ez saldu Euskal Herria
gure herria ez saldu
Ez saldu Euskal Herria
gure herria ez saldu